XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

DEITURA.

Euskaldunok ardura bizia eukiten dogu gure errien eta eleizaldien izenak zer esan naiko leuken beste izkuntza baten jakiteko, geien bat gure inguruko gazteleran.

Onetan ez giñake asko arduratu bear.

Erriaren nortasuna, izena, deitura, gurea da.

Bestera jokatzea eta arduratzea lotuera baten billa ibiltea lez da.

Errien izenak, batzutan, argi agertzen dira; bestetan biurri, denporetan okertu eta nastauta.

Orren akatsa, askotan, ez da gurea, sarri esan eta autortua dan lez euki doguzan eskribaduena baiño.

Jakiña da euskaldunok gure aozko literatura bat euki dogula; ez orraitik idatzirik, gure egunak arte.

Eta jakiña da, baita, lengo eskribaduak, geienak, ez zirala euskaldunak izaten, eta euskaldunak ba ziran be gazteleraz ikasiak eta gaztelerara moldatuak.

Ortik sortzen ziran nasteak izenak paperetara eta agirietara eroatean.

Ortik baserri baten izena erroltze batetik bestera aldatzeak eta okertzeak.

Ori garbi ikusten da, gizaldi eta belaunaldi baten barruan be, etxeen zerrendak egin eta idaztean igarten diran aldaketetan.

Baiña ori gerorako itxita, zer da Amoroto izena?.

Zer esan gura dau gure eleizalde onen deiturak?.

Emoten ete dautso deiturak inguru oneri gure tokiaren lekutzeak, edo egoerak, edo bertako emaitzak emon leiken ezaupiderik?.

Isaak Lopez Mendizabal'ek, bere Etimología de Apellidos Vascos liburuan au diño: Amoroto Amoroto = Pastizal / Carrascal. Variante de Amorrortu.

Amorrortu ikustera gonbidatzen gaitu.

Eta deitura orretan au esaten dau: .

Jakintza onetan jarduten daben besteen esanetan be, Amoroto, erderazko carrascal esan naiean lagaten da.

Eta Amoredo?.

Zergaitik itaun au?.

Juan Ramon Iturriza kondaira idazleak, bere Historia General de Vizcaya y Epítome de las Encartacionesen, eleizalde au, antxiña, Amoredo deitzen zala diño: Titulada en la antiguedad Amoredo dira bere berbak.

Guk ez daukagu orren ziurtasunik, eta gertatu lei, len esan dogun lez, antxiñako eskribaduen biurrikeri bat orrelako deitura emotea.

Ori orrela, ikusi eta aztertu daigun eleizalde txukun au: Amoroto.